Feeds:
Entradas
Comentarios

Posts Tagged ‘azoka solidarioa’

¡Acoge sus sueños!

Hau da asociación Chernobil elkartearen aurtengo kartelan agertzen dan leloa. Eta benetan esanguratsua eta hunkigarria dala. Nahiz eta ia 25 urte pasatu direla ondamendi nuklearra izan zanetik oraindino bere ondorio  guztiz kaltegarriak bertan dagoz.

Txernobylgo Foroak ( Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia, OME, FAO, Nazio Batuen Erakundea,..) argitaratuko azken txostenean kutsaduraz aparte, beste ondorio batzuk  ere badaudela hango biztalegoan adierazten du: ondorio psikologiko negatiboak. Hauek, gaur egun, kaltegarriagoak izango litzateke erreaktibitateak eragindakoak baino.

2010eko kartela. asociación Chernobil elkartea

2010eko kartela. asociación Chernobil elkartea

Bere ametsak har itzazu! : Mezu honek etorkizunera begiratzen dau, 25 urte barru, ume hauek bere biziaren jabe ikustea gustatuko litzaigukeelako Chernobil elkarteko kide guztioi. Orain dala urte bat idatzi nuen postean) [Razones para acoger un niño en verano ( Algunas)] azaltzen nituen guri eragindako arrazoiak zeintzuk ziran Txernobyl  inguruko ume bat udan hartzeko.

Horregaitik euskal familien laguntza behar da eta hemen doa dei berria:

      familia berrientzako informazio-batzarrak

      azaroak 5 (Bilbo). Bidarte Gizarte Zentroan 18:00tan

      azaroak 6 (Gazteiz). Lakua Gizarte Zentroan 19:00etan

      azaroak 7 (Donostia). Txara Iean 11:30etan 

Imanol Zuberok bere blogean gai honi buruz idatzitako posta.

Beste alde batez  hemen daukazue Txorierrin (Derion) izandako bigarren Elkartasunaren eta Gizabalioen Azokan asociación Chernobil elkarteko kidei ateratako argazkiak eta bideoa.

Chernobil elkarteko androk

Chernobil elkarteko androk

    Argazki gehiago Picasan

    Azkenez bideoa:

Anuncios

Read Full Post »

A %d blogueros les gusta esto: